2-0 galdu zuen Orioko F.Tk Oiartzunen kontra

Karkara 2016ko mar. 1a, 10:51

Argazkia: Iban Egiguren

Irungo Real Union taldearen kontra jokatuko dute hurrengo jardunaldian

Ohorezko erregional taldeak 2-0 galdu zuen Oiartzunen kontra. Zelaia egoera kaxkarrean zegoen eta haizearekin zaila izan zuten partidari aurre egitea. Real Unionen aurka jokatuko dute datorren jardunaldian. Hamazazpigarren postuan dago orain taldea, hogeita bi punturekin.

Erregional neskek ez zuten partidarik jokatu, atsedenaldia izan zuten. Ohorezko jubenilek irabazi egin zuten. Hernaniren aurka jokatu zuten etxean eta 2-0 egin zuten. Maila mantentzeko emaitza ona lortu zuten, hirugarrenaren aurka. Hamairugarren postuan geratu da orain taldea, eta datorren asteburuan Kostkasen aurka jokatuko dute.

Kadeteak igoera fasea jokatzen ari dira. Touringen kontra jokatu zuten etxetik kanpo eta 2-0 galdu zuten. Bosgarren postuan daude sailkapenean eta bigarren itzulia hasiko da datorren asteburuan. Ohorezko mailara igotzeko aukera izateko postu bat igo beharko dute, gutxienez.

Ohorezko infantil mailako mutilek 1-2 irabazi zuten Ostadarren aurka. Denboraldi oso ona ari da egiten taldea eta hirugarren daude bigarrenaren puntu kopuru berarekin. Txapeldunen fasea jokatzen ari dira eta datorren asteburuan Antiguokoren bisita izango dute Mendibeltzen.

Infantil txikiak ere igoera fasea jokatzen ari dira. Llintxaren aurka galdu zuten, 3-2 egin zuten, hain zuzen. Infantil neskek 5-1 irabazi zioten Usurbili.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide