Bikotekako txapelketa jokatu zen asteburuan Najeran. Estatuko txapelketara sailkatzeko baliagarria zen, eta irabazi egin zutenez, Espainiako Txapelketatik gertuago daude Unanue eta Cid. Hemezortzi taldek hartu zuten parte eta berak izan ziren onenak, nahiz eta garaikurra lortzea ez zuten erraza izan.
Ez zen batere erraza izan irabaztea, azaldu du Unanuek. Partida bakoitza hiru puntura jokatu zuten. Eta, partida guztietan, finala barne, lehen tantoa galdu egin zuten. Ondoren, markagailua iraultzea lortu zuten eta txapelketa irabaztea. Oso pozik dagoela aitortu du Unanuek.