493.000 euroko aurrekontua aurtengo denboraldirako

Karkara 2016ko ots. 23a, 08:34

Normaltasunez joan zen aurtengo batzar orokorra. 2016 urteko aurrekontua onartu zen eta pasa den urteko errepasoa ere egin zen, kirol emaitzak erreparatuta eta alderdi ekonomikoa kontuan hartuta. 

Ohi bezala, bigarren deialdian egin zen Orioko Arrauketa Elkartearen batzar orokorra. Ehun lagun bildu ziren kultur etxean, 19:00etan hasi eta 20:00ak arte. Ordu bete horretan zuzendaritza taldeak gidatuta hainbat puntu onartu ziren.

Batetik, azken batzarreko akta onartu zen. 2015eko martxoaren 13an egin zen azken batzarra, ia duela urte bete. Hori eta gero, 2015 denboraldiari heldu zioten. Arraunketako emaitzak errepasatu ziten, datu garrantzitsuenak azpimarratu ziren. Izandako aktibitatea egin zuten eta datuetan laburbilduta hau da lortutakoa: 134 sari, 60 garaipen eta 26 bandera.

Elkarteak kuantitatiboki inoiz lortu duen sari kopururik handiena lortu zuten iaz. Horrez gain, elkarteak inoiz uretaratu duen ontzi kopuru handiena izan da 2015 denboraldikoa, 587. Eta, amaitzeko, elkarteak lehiaketan sekula mugitu duen pertsona kopururik handiena izan da pasa den denboraldikoa, 4.370.

Egoera ekonomikoan jarri zuten gero fokua. Eragozpenik gabe onartu ziren 2015 urteko gastu eta sarrerak. 540.000 euroko sarrera izan zuten. Gastua pittin bat baxuagoa izan zen, 537.000 eurokoa. Balantzea, hortaz, positiboa da 3.000 eurotan. 

Ondoren, 2016 urteko aurrekontua onartu zen. 493.000 euroko aurrekontua izango da 2016 denboraldian. Hori onartu ondoren, eskari eta galderen txanda iritsi zen. Eta honela eman zitzaion amaiera batzar orokorrari. 
 

Iazko denboraldiaren laburpena

 
Batzar Orokorrean Orioko Arraunketa Elkarteak egindako bideoa proiektatu zuten. 2014-2015 denboraldiko garaipenak biltzen zituen ikus-entzunezko honek:
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide