Ohorezko erregionalek etxean jokatu zuten partidua, Mendibeltzen. Eguraldia lagun zela, lagun ugari gerturatu ziren estadiora. Zale ugari zeuden etxekoak animatzen. Eta babesak fruituak eman zituen, bai joko aldetik, bai markagailuari dagokionez. 3-1 emaitzarekin irabazi zioten Zarautzi. Golak Ander Dorronsorok, Jorge Aranburuk eta Ramon Erkiziak sartu zituzten.
Orioko futbol taldeko zuzendaritzak eskertu egin nahi die bertaratutako zaletu guztiei, eta, bereziki, Xabi Arostegiri. Zuzenean musika jartzen egon zen DJa eta giro paregabea jarri zuen Mendibeltzen.
Erregional neskek ere irabazi egin zuten kopako partidua, erraz. Lau goleko aldearekin, 4-0 emaitzarekin, mendean hartu zuten Beti Gazte taldea. Janire Perezek bi gol sartu zituen eta beste biak Jone Moran eta Nora Zipitriak sartu zituzten. Horiek izan ziren goleatzaileak.
Partida bakarra galdu du Oriok asteburuan. Ohorezko jubenilak izan dira porrot gogorra jasan zutenak, 9-0 galdu baitzuten etxetik kanpo Sanseren kontra. Liderra da Sanseko taldea eta hori nabaritu egin zen partiduan.