Anjel Lertxundiren nobelan oinarritutako filma emitituko dute ETBn

Karkara 2016ko ots. 22a, 09:57

Argazkia: Berria

Astelehenean, gauerdian, 00:00etan, Hamaisegarrenean aidanez filma emango dute ETB 1en. Anjel Lertxundi oriotarraren nobelan dago oinarrituta eta Lertxundik berak zuzendu zuen filma. 

Zinez programa estreinatu zuten duela aste gutxi ETB 1en. Eta, duela gutxi hil zen Kontxu Odriozola aktore euskalduna omenduko dute gaurko saioan, berak egindako bi film emitituko baitituzte. Horietako bat Hamaseigarrenean, aidanez izango da. Anjel Lertxundik idatzitako nobelan oinarritutakoa eta oriotarrak zuzendutakoa.

Lertxundiren eleberriak, kaliko bihurtu denak, 30 urte bete ditu. Nobela laburra da, argumentu sinplea baina oso ondo egituratutakoa duela. Ahots eta narratzaile ugari ditu eta teknika narratibo paregabeak erabiltzen ditu, besteak beste.

Liburuak Martzelinak esnatzean duen zantzua du ardatz. Senarra hilko zaiola uste du. Hortik abiatuta, Martzelinaren istorioa kontatzen du. Eta istorio hori pantaila handira eraman zuten ondoren Lertxundiren zuzendaritzapean. 

Martzelinaren papera Kontxu Odriozolak egin zuen. Eta duela gutxi hil zenez, gaur bera protagonista izan den film hau –eta beste bat– emango dituzte Zinez saioan. Filma ez da ordu betera iristen, 57 minutuko iraupena baitu. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide