Kultura, gazteria, ingurumen eta aisialdiko jardueretarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udalak

Karkara 2016ko ots. 17a, 09:00

Martxoaren 18ra arte izango dute talde, elkarte eta norbanakoek eskaera aurkezteko epea

2016ko Kultura, Gazteria, Ingurumen eta Aisialdi jarduerei diru-laguntzak emateko deialdia ireki du Udalak, pasa den urtarrilaren 15eko Kultura eta Turismo batzordean adostu bezala. Irabazi asmorik gabeko talde eta elkarteentzako dira diru-laguntzak, aipaturiko sektoreetako jarduerak burutzeko. Gazteria, kultur, ingurumen edo aisialdi jarduerak burutzen dituzten norbanakoek ere eska dezakete laguntza.

Diru-laguntza eskatu nahi duten talde eta elkarteek martxoaren 18a baino lehenago egin beharko dute. Horretarako, aurkeztu beharreko dokumentazioa Orioko Udalean edo Kultur Etxean utzi beharko dute. 2016ko oinarriak eta bete beharreko dokumentuak Udalaren webgunean daude.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide