Oteizaren eskultura lan guztiak biltzen dituen katalogoa argitaratu du Oteiza Museoak

Karkara 2016ko ots. 18a, 13:21

Txomin Badiolak egindako ikerkuntza jasotzen du Oteiza. Eskultura Katalogo Arrazoitua izeneko lanak

2007an hasi zuen Txomin Badiola artistak Jorge Oteizaren lanak bilduko zituen katalogoa osatzeko lana. Eta pasa den astelehenean, otsailaren 15ean, aurkeztu zuen jendaurrean Altzuzako Oteiza Museoan. Oteiza osoa biltzen duela esan daiteke, artista oriotarraren 2.752 obra hartzen baititu bere baitan katalogoak.

Bi liburukiz osatutako katalogoa da Badiolarena: lan abstraktuak biltzen ditu batek, eta lan figuratiboak besteak. Oteizaren eskultura-produkzioaren inguruko informazio zehatza ematen du, baina katalogoen konbentzionaltasunetik ihes eginiez. Oteizaren lanaren neurrira sortu du Badiolak eta, akademikoa baino, ikuspuntu artistikoa duela dio egileak.

Oteizaren lanen inbentario zehatza biltzen du obrak, piezaz piezako azalpenekin. Katalogoak dituen 952 orrialdeek artistaren eskultura-lanari lotutako 2.575 irudi biltzen ditu. Horrez gain, Badiolaren beraren lau testu luzek osatzen dute lana.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide