Galtzen hasi ziren Orioko Mirotzak pasa den larunbatean, otsailaren 13an, Muxarra Tabernaren aurka jokatu zuten partiduan. Lehen erdian ez ziren nahi bezain fin ibili, eta 2-0 galtzen ari zirela joan ziren atsedenaldira. Bigarren erdian, berriz, beste joko bat egin zuten, eta markagailuari buelta ematea lortu zuten.
2-5 irabazi zuten oriotarrek. Isbel Kaperotxipik bi gol sartu zituen, eta Borja Del Riok eta Ruben Morillok beste bana. Bosgarrena aurkariek sartu zuten beren atean. Garaipen garrantzitsua izan zen asteburukoa, sailkapenean laugarren dagoenaren kontra izateaz gain, azken postuetatik urruntze bidean jarri direlako Mirotzak.
Hamargarren postuan dago orain taldea, hemezortzi punturekin. Hurrengo jardunaldian ere etxetik kanpo jokatuko dute, Anoetaren aurka, larunbatean.