2016. urtea ia bi hilabete hasi bazen ere, orain hasi berri da urte honetako dardo denboraldia. Pasa den larunbatean. Hamahiru izan ziren hasiera horretako protagonistak: Añorga, Orereta, Zumaia, Lasarte, Aia, Orio... eta oriotarra izan zen irabazlea, Jon Amenabar.
Finalean Amenabar eta Joxe Mari Manterola izan ziren aurrez aurre. Añorgarrak, ordea, ezin izan zuen oriotarra mendean hartu. Hirugarren Unai Arruti oreretarra sailkatu zen. Datorren hitzordua otsailaren 20an izango da, larunbatean, Orioko Aurrera tabernan.