Espaloien garbiketa sistematizatu nahi du Udalak

Karkara 2016ko ots. 16a, 13:53

Herriko hainbat espaloi garbitu dituzte azken asteetan; Pelotari, Eusko Gudari eta Ibai-Ondo kaleetakoak, hain zuzen.

Herriko espaloien garbiketa sakona sistematizatu nahi du udalak eta, horretarako, kale-garbiketaren zerbitzua lehiaketara aterako du laster. Udalarentzat garrantzitsua da garbiketa sakon hori arautzea eta sistematizatzea, eta orain indarrean dagoen kontratuan ez dago lan hori aurreikusita.

Azken asteetan hainbat proba egin dituzte herriko kale batzuetan. Pelotari, Eusko Gudari eta Ibai-ondo kaleetako espaloiak garbitu dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide