Euria eginagatik, giro paregabea izan zen Barakaldoko duatloiean. Hossain Kaanache oriotarrak parte hartu eta irabazi egin zuen, bigarrenarengandik lau segundora. Kanaachek aitortu duenez egun gogorra izan zen, baina helburua beteta itzuli zen etxera, eta horrek balio du.
Baldintzak ez ziren egokienak. Hotza eta euria ari zuen, hortaz, zorua labainkorra zegoen. Kanaachek azaldu duenez, horrez gain, maila oso ona zegoen. Eta, baldintza horietan irabazteak oso pozik sentiarazi du, asko sufrituta irabazi dut. Lana ondo egitearen seinale da, hau da, egokitzapena ere landu beharreko zerbait dela azaldu du. Izan ere, lesioa izan zuen, hankako behatza hautsi baitzuen. Bost astez ezin entrenatu egon da eta, hortaz, lasterketa ia guztiz osatuta zegoen jakiteko baliagarria izan zaio. Esan dezaket jada ondo nagoela.
Dena den, helburuak orain datozela gaineratu du. Pixkanaka lasterketa garrantzitsuagoak ditut. Euskadiko duatloi txapelketan hartuko dut parte martxoaren 6an, Basaurin. Espainiako txapelketara joateko sailkatze-txapelketa otsailaren 28an izango du, Alcobendasen, Espainiako txapelketa apirilaren 3an izango da.
Antolatzaileek esan dutenez parte hartzaile guztiek eskertu zuten emandako arreta eta banatutako sariak. Hossainek lehen saria irabazi zuen, txapelduna izan baitzen. 0:51:47 denborarekin helmuga zeharkatzen lehena izan zen. Atzetik Julen Larruzea sailkatu zen, 0:51:51n denboran geldituta kronometroa. Hirugarren sailkatua Gorka Lucena izan 0:51:58 denborarekin.
Emakumezkoetan Ibone Sanchez izan zen txapelduna. Atzetik Estefania Gomez eta Marina Burgaya sailkatu ziren.