Gutxigatik bada ere, txapeldunorde

Karkara 2016ko ots. 15a, 13:42

Laudioko pilota txapelketan txapeldunordea izan zen Aratz Oliden. Partida gogorra izan zen finalekoa eta 22-19 emaitzarekin galdu zuten.

Herriaren Txapelketa jokatu da asteburuan Laudion. Aratz Olidenek hartu zuen parte, Gontzal Muguruza bikotekide laudiotarrarekin. Partidaz partida aurrera egitea lortu zuten, finalera iritsi arte. Finala lehiatua izan zen arren, galdu egin zuten, 22-19. 

Orue eta Garcia izan ziren txapelketako irabazleak. Finala bizia izan zen oso, estua. Olidenek ez zuen lortu partida gogorra irabaztea eta hiru tantoren aldearekin txapeldunordea izan zen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide