Antzuolako 8 milietan, Peña txapeldun

Karkara 2016ko ots. 15a, 12:21

1:32:17 denborarekin irabazi zuen Antzuolako lasterketa Sara Peñak. 

 

Antzuolako 8 Miliak lasterketan bigarren aldiz hartu du parte Sara Peña oriotarrak. Pozik bukatu du emaitzarekin, irabazlea izan baita. Igoeran aldea atera dio bigarren sailkatuari, baina jaitsieran abantaila hori pittin bat galdu du. Igotzen trebeagoa dela aitortu dio Goienari.

Irmorako igoeran lortu du abantaila. Tontorrean elur bustia izan dute korrikalariek, baina, gainontzean, espero baino eguraldi hobea izan dute, nahiz eta lokatza izan ibilbidea osoan. Horrek jaitsiera zaildu du. Sara Peña izan da azkarrena emakumezkoetan, 1:32:17ko denborarekin.

Peñaren atzetik Saioa Arkonada eta Uxua Barandiaran sailkatu dira. Eta, gizonezkoetan, lehen hiru sailkatuak Jon Iturbe, Victor Amatriain eta Asier Alonso izan dira. Guztira 262 korrikalarik hartu dute parte.

Lasterketako bideoa Goienaren eskutik

Goienak lasterketaren laburpen-bideoa ekoiztu du. Irudiotan, amaieran, Sara Peña ikusten da, helmugaratzen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide