Emaitza onak lortu dituzte Orioko F.T-ren erregional mailako bi taldeek asteburuan, maila bakoitzeko liderren aurka. Tolosan jokatu zuten mutilek, eta 0-0 berdindu zuten. Sailkapeneko hamaseigarren postuan daude orain, hemeretzi punturekin, eta datorren asteburuan etxean jokatuko dute derbia Zarautzen kontra.
Erregional neskek kopako partida irabazi zuten, Legazpiko Ilintxa taldearen aurka. 5-0 egin zuten; Idoia Mujikak hiru gol sartu zituen eta Malen Iturainek eta Janire Perezek beste bana. Datorren astean Beti Gazte taldea jasoko du Mendibeltzen. Laugarren postuan dago taldea kopako sailkapenean.
Ohorezko jubenil taldeak ez zuen emaitza ona lortu, 0-6 galdu zuen Ostadarren kontra. Hurrengo jardunaldian liderraren aurka jokatuko du, S.A.N.S.E-ren aurka, Donostian. Kadete mailako mutilek ere ezin izan zuten Añorgaren aurka irabazi, 4-3 egin zuten. Alex Emparantzak, Oier Astigarragak eta Diego Montillak sartu zituzten golak.
Indantil mailako mutilek 2-2 egin zuten Hondarribiaren kontra, Iker Coladoren bi golekin. Bestalde, maila bereko neskek galdu egin zuten etxean Mutrikuren kontra. Faseko azken partidua zen eta orain Kopako fasea jolastuko dute.