Urte berria ospatzeko dardo txapelketa antolatu zuten atzo, ostegunarekin. Txapelketa herrikoia izan zen eta antolatzaileak herriko hiru taberna izan ziren: Aurrera, Blink eta Kalakari. Taberna horietako bezeroak izan ziren parte hartzaileak.
Parte hartzaile guztien artean zortzi izan ziren finalerako sailkatuak. Eta, finalean, Larburu izan zen onena. Berak irabazi zuen txapeldunaren saria, saiheskia, txerri ukondoa eta lau sagardo botila. Bigarren Del Rio sailkatu zen, berak saiheskia eta hiru sagardo botila irabazi zituen. Zinkunegi izan zen hirugarren eta Manterola laugarren.
Hurrengo txapelketa Blink tabernan izango da, otsailaren 13an, arratsaldeko 17:00etan. Gipuzkoako amateur mailako kanporaketa izango da.