Datorren astelehenean, otsailaren 15ean, ipuin kontaketa saioa egongo da Orioko liburutegian. Judith Huegun ipuin kontalaria izango da saioa eramango duena. Lehendik ere liburutegian egon da Huegun, eta Orioko umeek ezagutzen dute.
18:15ean hasiko da kontaketa eta 4 eta 6 urte bitarteko haurrentzat izango da, ohi baino gazteagoko haurrentzat, beraz.