Eneko Eizagirre txapeldunorde izan da Euskadiko Judo Junior Txapelketan

Karkara 2016ko ots. 10a, 12:57

Argazkia: Gorka Aristegi

Otsailaren 6an jokatu zuen txapelketa Gasteizen eta Espainiako Txapelketarako sailkatu da

Eneko Eizagirre oriotarra Euskadiko txapeldunorde izan zen otsailaren 6an Gasteizen jokatu zen judoko junior txapelketan. Aurreko asteburuan Gipuzkoako txapelketa jokatu zuen Eizagirrek Hernanik, eta han ere bigarren sailkatu zen 90 kilo azpiko kategorian. Emaitza horrekin Euskadiko junior txapelketarako sailkatu zen.

Gasteizen jokatu zuten txapelketa, eta hiru partaide ziren 90 kilo azpiko kategorian. Borrokaldi bat irabazi eta bestea galdu zituen, eta zilarrezko domina lortu zuen. Bigarren postu horrekin Espainiako Txapelketako Iparraldeko Sektorerako sailkatu da Eizagirre. Euskal Selekzioarekin jokatuko du otsailaren 20an, Aragoin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide