Hogeita sei bandera lortu zituen Orio AEk 2015ean: 16 bateletan, 7 traineruetan, 2 aulki mugikorrean eta bat trainerilletan. Pasa den denboraldiko emaitzak eta beste hainbat gai lantzeko, ohiko batzar orokorra egingo du Orio Arraunketa Elkarteak otsailaren 19an, ostiralean. Kultur Etxeko areto nagusian izango da batzarra, 18:30etik aurrera.
Hauek izango dira landuko diren gaiak:
- 2015eko martxoaren 13ko azken batzarreko aktaren irakurketa eta onespena, horrela onartzen bada
- 2015 denboraldiko emaitzak
- Egoera ekonomikoa. 2015eko gastuak eta sarrerak
- Ekonomia. 2016ko aurrekontua
- Bestelakoak. Eskariak eta galderak