Hirugarren egin du Olidenek Abadiñoko idi probatan

Karkara 2016ko ots. 10a, 11:02

Argazkia: Ainhoa Gabirondo

Otsailaren 3an hasi eta astelehenean, hilaren 8an, amaitu ziren San Blas jaietako probak

26 idi parek parte hartu zuten guztira Abadiñoko probatan. Horietatik bi pare Oliden oriotarrak eraman zituen eta bat Arzadun aiarrak. Otsailaren 3an, San Blas egunean hasi ziren probak, eta otsailaren 8an, astelehenean amaitu.

Urtero bezala, jende asko ibili zen Abadiñon eta emaitzak nahiko berdinduak izan ziren. Izan ere, sailkapenean lehenaren eta hamargarrenaren artean hiru plazako aldea egon zen eta irabazleak, Itziarko Erletek, bigarrenari 58 zentimetroko aldea besterik ez zion atera.

Oliden hirugarren sailkatu zen 53 plazarekin, eta bigarren idi parearekin 50 plaza egin zituen. Arzadun atzerago geratu zen, 45 plaza egin zituen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide