Denboraleak utzi dituen ajeak

Karkara 2016ko ots. 9a, 12:59

Alerta gorria eta sei metro inguruko olatuak izan dira bart gauean

Itsasora begira esnatu da gaur kostalde osoa. Izan ere, itsasaldiagatik alerta gorrian izan da bart gauean. Sei metro inguruko olatuak espero ziren, eta hala egon dira, 05:02ak aldera, itsasgorarekin.

Hainbat kalte eragin ditu denboraleak Urola Kostako beste herrietan; Zumaian, Zarautzen eta Getarian. Orion ez da kalte handirik izan, tokiz mugitutako harriak, enborrak eta hondar ugari besterik ez. Baita baldosa bat edo beste ere.

Hona hemen gaur goizean Antilla hondartzak zuen itxura:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide