Denboraldiko lehen estropada irabazi dute

Karkara 2016ko ots. 9a, 09:42

Argazkia: Joxeju Olasagasti

Igandean, otsailaren 7an, jokatu zuten Orio AEko traineruek Sestaon VIII. Julian Enriqueren Oroimeneko Traineru jaitsiera; emakumezkoek irabazi egin zuten eta gizonezkoak hirugarren geratu ziren.

7.000 metroko ibilbidea du Sestaoko Traineru Jaitsierak: Bilbon hasi, Guggenheim paretik, eta Sestaoraino. Orio A.Eren hiru traineruek parte hartu zuten otsailaren 7an, igandean, denboraldiko lehen estropadan.

Emakumezkoek irabazi egin zuten jaitsiera. 30:49,9ko denbora egin zuten eta 7,9 segundoko tartea atera zioten bigarrenari, Hibaikari. Gizonezkoetan Kaikuk irabazi zuen etxean. Orioko A traineruak hirugarren egin zuen, 26:16,8ko denborarekin, lehenengotik 14,8 segundora. B taldeak zortzigarren egin zuen, 26:58,4ko denborarekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide