Inauteriak ikastetxeetan

Karkara 2016ko ots. 8a, 09:04

Ostiralean, otsailaren 5ean, ospatu zituzten Orioko ikastetxeek inauteriak. Goizean, Zaraguetako ikasle eta irakasleak kalera irten ziren, euskal inauteriak gaitzat hartuta, mozorroak erakustera. Arratsaldean Ikastolakoen txanda izan zen. Kaldereroz jantzi ziren txikienak eta lotiz LHkoak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide