Makilak astinduz kaleak girotzen

Karkara 2016ko ots. 5a, 09:37

Santa Ageda eguna da gaur eta, atzo, bezperan, makilak astintzera eta eztarriak berotzera irten ziren Ikastolako ikasle eta irakasleak. Herrian zehar aritu ziren, maindireekin eskean eta trikitiarekin kalejiran. Geldialdietan, makilekin lurrera jo eta Santa Agedako kantak eta koplak abestu zituzten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide