Inauterietako desfilea, larunbatean

Karkara 2016ko ots. 3a, 10:02

Otsailaren 6an, azken urteetan egiten den moduan, kalejira egingo da Bikamiotan hasita, Talai Mendi Txarangarekin

Ohi baino lehenago iritsi dira, aurten, inauteriak. Datorren larunbatean, otsailaren 6an, ospatuko dira Orion, azken urteetan bezala, desfilearekin eta festarekin.

17:00etan aterako da desfilea Bikamiotatik eta Talai Mendi Txarangak alaituko du bidea. Kalejira, Bikamiotatik hasi, plazatik pasa eta Karelan amaituko da. Ondoren, kiroldegian jaiak jarraipena izango du, Ezten Giro taldearen kontzertua izango baita.

Eguraldi txarra eginez gero, Bikamiotatik Karelara zuzenean joango da desfilea, plazatik pasa gabe.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide