Arriskua hondartzatik Itsasperako bidean

Karkara 2016ko ots. 2a, 13:50

Hondartzatik Itsasperako bidean, maldatik ez erortzeko, babesteko, egurrezko hesia dago. Hesi hori hautsita dago zati batean eta horrek erortzeko arriskua dakar.

Itsaspera hondartzaldetik joanez gero, bidean, hesi zati bat hautsita dago. Bigarren biragunean, hain zuzen. Udaltzainek zinta jarri dute, hautsita dagoela ohartarazteko eta arriskutik babesteko. Hesia larunbatean hautsi zen eta ahal bezain pronto konpontzea espero da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide