Igandean, goizeko 10:00etan, bildu ziren Trintxerpen arraunlariak. Eguraldia traba izan zen, batelak urez bete baitziren eta horrek arraunketa oztopatu zuen. Nahasia zegoen itsasoa eta itsaso harroak isla izan zuen denboretan.
Ohi bezala, infantil neskak izan ziren arraun egiten lehenak. Kategoria horretan bosgarren sailkatu ziren oriotarrak, Hibaika, TAK, Zarautz eta Getariaren atzetik, irabazlearengandik 39 segundora. Orio B taldeak zazpigarren egin zuen, txapeldunetik 47 segundora.
Infantilek kadeteei pasa zieten testigua. Orioko A ontziak bigarren egin zuen, 54 zentesimara. Gutxigatik ez zuen irabazi. B taldeak bederatzigarren egin zuen, 33 segundora. C taldea ere aurkeztu zen, talde mistoarekin.
Kadete nesken atzetik infantil mutilek egin zuten arraun. Orio A taldeak bigarren egin zuen. Estua eta bizia izan zen estropada eta 14 zentesimagatik ez izan zuten irabazi. B taldeak laugarren egin zuen 16 segundora eta C taldeak hamaikagarren minutu eta bi segundora.
Ondoren, kadete mutilen txanda izan zen. Orio izan zen maila honetan estropada burua. Irabazi egin zuten, 6:36:48 denborarekin. Orio Bk hamargarren egin zuen, 38 segundora eta Orio Ck hamahirugarren, 43 segundora.
Kadeteen atzetik jubenilek egin zuten arraun. Estropada irabazi zuten neskek, 10:01 denborarekin, bigarrena zazpi segundora utzita.
Jubenil mutilek zazpigarren egin zuten, 9:14 segundoko denboran geldituta kronometroa, irabazlearengandik 31 segundora