Urrea lortu du Carazok Espainiako Txapelketan

Karkara 2016ko ots. 1a, 09:06

Asteburuan Espainiako Arraunergometro Txapelketa eta Aulki Mugikorreko Arraunketa Olinpikoko txapelketa izan dira Sevillan. Orioko arraunlariek parte hartu dute eta lemazain gabeko bikoan urrea lortu du Carazok.

Larunbatean ergometroan egin izan zuten arraun. Tomaresen, Sevillan, Espainiako Arraunergometro Txapelketa jokatu zen eta Orio Arraunketa Elkartetik bost aurraunlari aurkeztu ziten. Guztien artean finen aritu zena Jon Carazo izan zen. Seigarren egin zuen gizonezkoen absolutuen kategorian, bikoteka. Maila berean hamargarren gelditu zen Jaime de Haz. Eta, skiff bakarkakoan, seigarren egin zuen de Hazek.

Gizonezkoen Pisu Arinetan Ander Zabala bederatzi postuan sailkatu zen eta Imanol Garmendia hamabigarren postuan. Eta, jubeniletan, Jon Lizarraldek hamaseigarren egin zuen.

Igandean, aulki mugikorreko Distantzia Luzeko Espainiako Txapelketa jokatu zen. Hori ere Sevillan. Oriok hiru ontzi aurkeztu ditu eta horietako bat txapelduna izan zen. Lemazain Gabeko Bikoan, Gizonezko Absolutuen kategorian, Jon Carazok irabazi egin zuen. Ismael Montesekin osatu zuen bikotea eta urrea lortu zuten.

Ander Zabala eta Imanol Garmendiak bosgarren egin zuten eta Lizarraldek, skiff bakarkoan, hamargarren egin zuen. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide