Iaz urte sasoi honetan denborale ugari izan ziren euskal kostaldean, eta alertak egon zirenez, hainbatetan atzeratu zen Zaraguetak antolatutako kros txikia. Aurten urtarrilaren 31n izango da, 12:00etan. Eguraldiak lagunduko duela dirudi, hori diote aurreikuspenek.
12:00etan hasiko da VII. Kros Txikia. Txikienak izango dira lasterka egiten lehenak, 2 urteko haurrak. Adin horretatik hasi eta 6. mailako ikasleak bitarte, guztiek korri egin ahal izango dute. Adinaren arabera, distantzia bat edo beste egin beharko dute.
Parte hartu nahi duenak, aurrez, kultur etxean edo kiroldegian eman dezake izena. Bestela, egunean bertan ere eman dezake, krosa hasi baino lehen. 11:30ak aldera itxiko da izen ematea.