Beste hiru partida saskiratu dituzte

Karkara 2016ko urt. 28a, 12:00

43-27 irabazi dute Orioko saskibaloi taldeko infantil mutilek, 28-44 kadete neskek eta 51-32 junior neskek

Orioko saskibaloi taldeek garaipen bana lortu dute berriz ere pasa den asteburuan. Infantil mailako mutilek etxean jokatu zuten eta 43-27 irabazi zuten Alumak ISBren aurka. Bigarren postuan daude orain, Arri BKLren atzetik. Datorren asteburuan etxetik kanpo jokatuko dute, LEK Ointxe Haundi taldearen aurka.

Kadete neskek ere irabazi egin zuten, 28-44, Internacional taldearen aurka. Bigarren postuan daude hauek ere sailkapenean, Summa Aldapetaren atzetik, bederatzi punturekin. Hurrengo jardunaldian, seigarrenean, etxean jokatuko dute lehenaren aurka.

Emakumezko junior taldeak ere Internacional taldearen aurka jokatu zuen Karelan. 51-32 irabazi zuten oriotarrek. Garaipen horrekin, sailkapeneko  bosgarren postuan jarri da taldea.

Igual osua jartzedeu, eh?

Leihoak taldeak Arrasateren aurka jokatu zuen etxetik kanpo. Hasieratik aurrea hartu zieten aurkariek eta lehen bi laurdenetan 21 puntu soilik lortu zituzten zarauztarrek. Arrasatearrak partidu osoan gainetik egon ziren eta 75-53 amaitu zuten azkenean.

Sailkapeneko hamabigarren postuan daude zarauztarrak eta datozen bi partiduak etxean jokatuko dituzte. Lehenbizikoa, datorren igandean, lehen postuan dagoen Pas Pielagos kantabriarraren aurka.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide