Orioko Futbol Taldearen sei taldeetatik lauk asteburuan jokatutako partidak irabazi dituzte. Nesken lehen taldeak, erregional mailakoak, Hernaniren aurka jokatu zuen Mendibeltzen. 6-2 irabazi zuten, Naiara Iruretagoiena, Idoia Mujika, Nora Zipitria, Janire Perez, Eider Arruti eta Itxaso Urangaren golei esker. Kopako bosgarren jardunaldiaren ondoren, seigarren postuan daude sailkapenean. Datorren asteburuan etxetik kanpo jokatuko dute, Antigua Luberriren aurka.
Erregional mailako mutilek ezin izan zuten irabazi. Euskaldunaren aurka jokatu zuten, etxean, eta 0-3 egin zuten. Sailkapeneko azken postuan daude oriotarrak; hurrengo jardunaldian hirugarrenaren auka jokatuko dute, Mutrikuren aurka.
Ohorezko jubenil mutilek ere irabazi egin zuten, 3-2 egin zuten Pasaiaren aurka. Josu Saezek bi gol sartu zituen eta Aitor Susperregik bat. Hurrengo asteburuan Santo Tomas Lizeoaren kontra jokatuko dute. Kadete mailako taldea igoera faseko bigarren multzoan dago. Hemezortzi jardunalditik laugarrena jokatu zuten asteburuan eta galdu egin zuten Llintxaren aurka.
Infantil txiki mailako mutilek 2-3 irabazi zuten Allerruren aurka jokatutako partida. Anartz Amilibiak bi gol eta Julen Agirrek bat sartu zituzten. Infantil F8 mailako neskek ere irabazi egin zuten, 2-0 egin zuten Zarautzen aurka. Jugatz Adurizek sartu zituen bi golak.