Orioko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatuko dute, Mutiozabal ontziola erosteko. Orioko Udalak erosiko du Mutiozabal ontziola, Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin. Ontziak konpontzeko gune bat sortuko du Udalak, eta, horrez gain, itsasoarekin lotutako hainbat ekintza ere antolatuko dira.
Gipuzkoan geratzen den ontziola bakarra da Mutiozabal. Eta, hitzarmen honen bitartez, biziberritu egin nahi dute, erabat galduta dagoen jarduera martxan jarri.
Prentsaurrekoa bihar izango da, 12:00etan, Orioko udaletxean. Denis Itxaso, Aldundiko kultura diputatua, eta Jose Angel Zaldua, Orioko alkatea, izango dira aurkezpenean. Ekitaldia irekia izango da, edonork joan ahal izango du.