Udal kanpinerako zuzendari postua aldi baterako betetzeko lehiaketa publikoa irekiko du Orioko Udalak. Lanaldia 2016ko martxoaren 1etik lanpostua oposizio-lehiaketa irekiaren bidez betetzen den artekoa izango da. Aldi baterako lanpostua betetzeko lehiaketa publikoa egingo du udalak, eta lanaldi osorako kontratua izango du hautatuak.
Lehiaketarako izen-emate epea urtarrilaren 25ean zabalduko dute eta otsailaren 10era arte egongo da irekita. Eskaera orri bat bete eta curriculuma aurkeztu beharko dute hautagaiek. Lan-esperientzia, prestakuntza osagarria eta atzerriko hizkuntzen ezagupena hartuko dira kontuan hautatze prozesuan.
Hauek dira lehiaketan parte-hartzeko nahitaezko baldintzak:
- 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehienezko adina ez izatea
- Honako tituluetako bat izatea: Turismoko unibertsitateko diplomatua, turismo-enpresetako eta jardueretako teknikaria, turismo gradua edo baliokideren bat
- EGA titulua edo baliokidea
- First Certificate edo baliokidea
Horrez gain, merezimendu hauek ere baloratuko dira:
- Lan-esperientzia, antzeko zereginetan, eremu publiko edo pribatuan
- Prestakuntza osagarria
- Atzerriko hizkuntzen ezagupena
- Elkarrizketa
Eskaera orriak eta curriculumak urtarrilaren 25etik otsailaren 10era bitartean aurkeztu beharko dira, biak barne. Udal bulegoetan aurkeztu beharko dituzte dokumentuak hautagaiek, eta merezimenduak behar bezala egiaztatu beharko dituzte. Bulegoko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era da.