Tostan aldaketa handirik gabe

Karkara 2016ko urt. 22a, 10:07

Nola gizonezkoen traineruan, hala emakumezkoenean, hamar baja baino gutxiago izan dituzte. Baja adina alta izan dituzte, hortaz, kuadrilla osatzeko ez dute arazorik izan Orioko bi traineruek.

Hasi dira denboraldiari begira lanean. Neguko lehiaketak ate joka daude eta ordurako prest egon behar dute, udan topera egoteko eta Kontxara indartsu iristeko. Irailera begira hasten dira ia urte bete lehenago paladak ematen, ergometroan kilometroak eta kilometroak egiten, eta lehorrean izerditzen.

Baina, entrenamenduetan hasi baino lehen, bulegoko lana egin behar izaten dute. Zein arraunlarik utziko duten jakin eta horien tokia nork ordezkatuko duen adostu. Dagoeneko entrenatzen hasi dira, hau da, badauzkate traineruan arraunean aritzeko arraunlariak.

Bederatzi baja eta zazpi alta

Emakumezkoetan bederatzi izan dira bajak: Irene Arbeo, iaz Alikantetik etorri eta tosta irabazi zuena, Lierni Goikoetxea, Maitane Urruzola eta Onintza Olaizola zarauztarrak, Maria Gutierrez gueñestarra, Aitziber Lizarralde aiarra, Gratxina Lertxundi oriotarra, eta Maria Martinez eta Iraide Ruiz Sestaokoak.

Eta, altak, zazpi izan dira: Olatz Agirregabiria, Myriam Aizpurua eta Libana Taboada, orain arte Zumaiako Telmo Deunean aritutakoak, aurretik Orion ibilitako Leire Arriola, Eider Arruti, Garazi Oliden eta Leire Garate.

Altak                                           Bajak

Olatz Agirregabiria                        Irene Arbeo
Myriam Aizpurua                          Lierni Goikoetxea
Libana Taboada                            Maria Gutierrez
Leire Arriola                                 Gratxina Lertxundi
Eider Arruti                                  Aitziber Lizarralde
Leire Garate                                 Maria Martinez
Garazi Oliden                               Onintza Olaizola
                                                   Iraide Ruiz
                                                   Maitane Urruzola

 

Jubeniletatik lau lehen taldera

Gizonezkoetan baja gutxiago izan dira, sei: Mikel Azkarate Udaibaira joan da, Urko Redondo Hondarribiara eta Miguel Angel Millares, Alain Osanbela, Andoni Peña eta Endika Urangak kluba utzi dute.

Altak, bat gehiago, zazpi: Oier Aizpurua, Jon Albizu, Xabier Altuna, Ioritz Etxeberria, Manuel Lasarte, Mikel Martinez de la Hidalga eta Joxean Olaskoaga. Azken hau entrenatzaile lanetan arituko da. Jubeniletatik lau arraunlari pasa dira: Martxel Alday, Joseba Azkonobieta, Aritz Hernandez eta Mikel Uranga.

Altak                                           Bajak

Oier Aizpurua                               Mikel Azkarate
Jon Albizu                                    Miguel Angel Millares
Xabier Altuna                               Alain Osanbela
Ioritz Etxeberria                           Andoni Peña
Manuel Lasarte                             Urko Redondo
Mikel Martinez de la Hidalga           Endika Uranga
Joxean Olaskoaga
Martxel Alday
Joseba Azkonobieta
Aritz Hernandez
Mikel Uranga

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide