Lehengo eta oraingo ikasleak, elkarrekin oholtzan

Karkara 2016ko urt. 21a, 10:52

Argazkia: Zaragueta Herri Eskola

Ostiralean, urtarrilaren 22an, Zaraguetako ikasleak eta ikasle ohiak kontzertua eskainiko dute Orioko kultur etxean, 17:30ean.

Zaragueta Herri Eskolako ikasle eta ikasle ohiek musika emanaldia eskainiko dute datorren ostiralean, otsailaren 22an, Kultur Etxean. Eskolako gaur egungo ikasleek eta dagoeneko bertan ikasten ez dutenek elkar ezagutzeko eta beren arteko harremanak sendotzeko antolatu du kontzertua Zaraguetako kultur batzordeak.

Emanaldia urtarrilaren 22an, ostiralean izango da, Kultur Etxeko areto nagusian, 17:30etik hasita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide