Hilabeteko geldiunea eta gero ere indartsu

Karkara 2016ko urt. 20a, 13:49

Oso itxura sendoa eman zuten Orioko Ikastolako eskubaloi taldeko neskek pasa den asteburuan, markagailuan islatzen den bezala nagusitasunez irabazi baitzuten partidua, 27-14.

Hirugarren postuan daude oriotarrak Usurbil B taldeari irabazita. 27-14 irabazi zuten etxean jokatutako partida, Karelan jokatutakoa. Hilabete geldiunearen ondoren itxura sendoa ematen jarraitzen dute oriotarrek. 

Garikoitz Garagarzak, taldeko entrenatzaileetako bat, azaldu digunez, lehen zatian partidan sartzea kosta zitzaien oriotarrei. Atzean sendo ibili ginen, baina erasoan gehiago kosta zitzaigun. Hala ere, atsedenaldira sei goleko aldearekin iritsi ziren, 12-6. 

Bigarren zatian, ordea, bira eman zioten partidari. Bigarren zatian oso hasiera ona egin genuen. Laster 18-6ko emaitzarekin jarri ginen. Ondoren, defentsan ahulago ibili arren, aldea mantentzea lortu zuten. 27-14 irabazi zuten.

Garagarzak aipatu duenez hilabete egon dira partidak jokatu gabe. Eta, hala ere, taldeak itxura oso ona eman duela azaldu du. Jokalari guztiek ekarpena egiten dute, azpimarratu du.

Joan den asteko garaipenaren ondoren, asteburu honetara begira jarri dira. Bi partidu jokatuko dituzte. Larunbatean Bidasoa A taldearen aurka jokatuko dute. Aurretik dago talde irundarra, bigarren postuan daude. Hortaz, partida garrantzitsua da larunbatekoa, irabaziz gero aurrea hartuko baitete. Baina Garagarzak argi utzi du irabaztea ez dela erraza izango, arerio zaila da. Igandean aurreko abendutik Arantzazu Amaren kontra atzeratuta zeukaten partida jokatuko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide