Hiru garaipen Oriok saskibaloian

Karkara 2016ko urt. 20a, 09:53

Infantil mutilek 33-46 irabazi zioten Saskiaxularri, kadete neskek 55-22 Soraluzeri eta junior neskek 51-32 Internacional taldeari. Leihoakek ere irabazi egin du asteburuan.

Hiru garaipen lortu dituzte pasaden asteburuan Orioko saskibaloi taldeek. Infantil mutilek Axular Lizeoan jokatu zuten, eta 33-46 irabazi zioten Saskiaxular taldeari. Bigarren postuan daude sailkapenean eta hurrengo jardunaldian Alumak taldearen aurka jokatuko dute etxean, Karela kiroldegian.

Kadete neskek ere irabazi egin zuten Soraluzeren aurka, 55-22 egin zuten, hain zuzen. Sailkapenean bigarren postuan daude orain eta datorren asteburuan Internacional taldearen aurka dute partidua.

Hirugarren garaipena junior neskek lortutakoa izan zen, hauek ere Internacional taldearen aurka jokatu zuten. 55-22 irabazi zuten eta, horrek, sailkapeneko bosgarren postuan jarri ditu 20 punturekin.

Leihoakek ere garaipena

Hainbat oriotar daude Leihoak Zarautzeko taldean, eta horiek ere irabazi egin zuten pasa den asteburuko partidua. Universidad de Valladoliden kontra jokatu zuten etxean eta, atsedenaldira arte atzetik joan baziren ere, markagailua iraultzea lortu zuten azken bi laurdenetan. 74-66 egin zuten azkenean.

Datorren asteburuan Arrasaten jokatuko dute, larunbatean, 18:00etan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide