Atorrasagasti anaiak Azkueren kontra

Karkara 2016ko urt. 19a, 12:01

31-21 irabazi zuen Irungo Bidasoa taldeak Zarauzko Amenabar taldearen kontra, Artalekun.

Larunbatean, Irungo Artalekun, partida berezia jokatu zuten Atorrasagasti eta Azkue oriotarrek. Kuadrillakoak dira eta Gipuzkoako derbian aurrez aurre izan ziren. Aurkari; eta aldi berean, lagun. 19:00etan hasi zen partida eta kantxan ez ezik, harmailetan ere oriotar ugari zegoen. 

Partida horiek irabazi zuten, Bidasoak, 31-21. Ander Atorrasagastik lau gol sartu zituen, eta Jon Azkuek beste lau. Atorrasagastik azaldu digunez partida berezia izan zen, txikitatik eskubaloian hasi ginen lagunaren aurka jolastea, are gehiago Orion hasi ginenon artetik guk bakarrik jarraitzen dugula jakinda.

Urtean elkarren aurka jokatzeko aukera gutxitan izaten dutela azaldu digu oriotarrak. Politena, dena den, elkarrekin jokatzea izan  litekeela aipatu du: pena da talde berdinean ez jokatzea, hori ere berezia izango baitzen. 

Larunbateko partidaren anekdota bat ere kontatu du Atorrasagastik. Artalekura joan ziren kuadrillakoak, eta bi aldeetako golak-eta ospatzen zituzten. Ingurukoek ez omen zien ulertzen zer dela eta ari ziren horrela, zergatik animatzen zituzten bi taldeak. Lehiakortasuna naturaltasun guztiarekin daramatela aitortu du, eta partiduetara kotxe berdinean joaten jarrituko dugu, nahiz eta batzuei arraroa iruditu. 

Erlazionatuak

Gurean kolorerik ez

IƱigo Exposito 2016 urt 19 Orio

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide