0-2 irabazi zuen Orioko Futbol Taldeak

Karkara 2016ko urt. 18a, 10:07

Ordiziaren aurka jokatu zuten etxetik kanpo. Neskek 1-0 irabazi zioten Arrasateko taldeari

Garaipen bana lortu dute Orioko FTko lehen taldeek pasa den asteburuan. Ohorezko erregional mailako mutilek Ordizian jokatu zuten eta sailkapeneko azken postutik mugitu dituen garaipena lortu zuten. 2-0 egin zuten, Xabi Requejo eta Josu Gonzalez de Txabarriren gol banarekin. 17. postuan daude orain, 15 punturekin. Hurrengo jardunaldian etxean jokatuko dute Euskaldunaren aurka; hamaikagarren postuan daude.

Erregional mailako neskek ere irabazi egin zuten Arrasateren aurka. Etxean jokatu zuten kopako partidua eta Nora Zipitria izan zen gola sartu zuena. Sailkapeneko seigarren postuan daude orain, eta etxean jokatuko dute berriz hurrengo asteburuan, Hernaniren kontra.

Ohorezko jubenil mailako taldeak 1-0 galdu zuen Touringen aurka. Kadeteek 7-0 irabazi zioten Burumendiri igoerako fasean. Golak Diego Montillak –hiru–, Gaizka Urangak, Alex Emparanzak eta Iker Santamariak sartu zituzten. Ohorezko infantilek 4-2 egin zuten Sanseren aurka, Aitor Alonso eta Antton Iturain –hiru– izan ziren golak sartu zituztenak. Infantil txiki mailako taldeak Urkiren aurka jokatu zuen eta 5-0 egin zuen; golak Anartz Amilibiak –hiru–, Anouar El Ghailanik eta Luca Sueldok sartu zituzten. Infantil F8 mailako neskek 4-0 galdu zuten Zarautzen aurka.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide