Eskolaumeen Literatur Lehiaketako lanak aurkezteko epea ireki dute dagoeneko. Aurtengo edizioa aurreratzea erabaki dute Udalak eta bi ikastetxeek, eta martxoaren 11 baino lehenago aurkeztu beharko dituzte beren lanak parte-hartzaileek. Herriko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udalaren Euskara Zerbitzuan egin dezakete. Sari banaketa apirilaren 23an, liburuaren egunean, egingo da.
LH3tik DBH4ra bitarteko haur eta gaztetxoei dago zuzendua lehiaketa eta bi atal ditu: alde batetik, ipuin eta olerki lehiaketa eta, bestetik, marrazki lehiaketa. Hauek dira bi lehiaketetako oinarriak:
Literatur lehiaketa:
1.- Lanak euskaraz idatziak eta jatorrizkoak izango dira.
2.- Gaia librea da.
3.- Partaide bakoitzak lan bat aurkez dezake, gehienez, modalitate bakoitzean.
4.- Irakasleek animatu egingo dituzte haurrak parte hartzera; baina ez dituzte behartu behar. Parte-hartzea boluntarioa da.
5.- Zortzi maila izango dira: Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailak eta DBHko guztiak.
6.- Maila bakoitzean bi modalitate izango dira: ipuina eta olerkia edo bertsoa
7.- Lanak, gehienez, bost orrialde luze izango dira.
8.- Parte-hartzaileek oriotarrak izan behar dute edo Orion bizi edo ikasi.
9.- Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira.
10.- Adierazi beharreko datuak: izen-deiturak, adina, ikastetxea eta ikasketa maila.
11.- Datu horiek ipuinaren edo olerkiaren bestaldean adierazi behar dira garbi.
12.- Argitaratzen diren lanen egileek saritxo bana izango dute. Udalak maila bakoitzeko bi ipuin eta bi olerkirik onenak argitaratuko ditu.
13.- Lanak Orioko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira 2016ko martxoaren 11 baino lehen.
14.- Epaimahaia Euskara Zerbitzuko teknikariak, eta oraindik izendatu gabeko beste bi pertsonak osatuko dute.
15.- Orioko Udalak eskubidea izango du aukeratutako lanak argitaratzeko.
Marrazki lehiaketa:
1.- Gaia librea da.
2.- Partaide bakoitzak, gehienez, bi lan aurkeztuko ditu.
3.- Irakasleek animatu egingo dituzte haurrak parte hartzera; baina ez dituzte behartu behar. Parte-hartzea boluntarioa da.
4.- Zortzi maila izango dira: Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailak eta DBHko guztiak.
5.- Parte-hartzaileak oriotarrak izan behar dute edo Orion bizi edo ikasi.
6.- Egokiena marrazkiak folio baten tamainan aurkeztea da. Hala ere, onartuko dira beste neurritan egindakoak.
7.- Izen-deiturak eta gainontzeko datuak marrazkiaren bestaldean adierazi behar dira garbi.
8.- Marrazkiak edozein teknika erabiliz egin daitezke: pinturak, errotuladoreak, akuarelak...
9.- Argitaratzen diren lan guztien egileek saritxo bana izango dute.
10.- Lanak Orioko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira 2016ko martxoaren 11 baino lehen.
11.- Epaimahaia Orioko Udalak izendatutako bi pertsonak osatuko dute.
12.- Maila bakoitzeko lau lanik onenak argitaratuko dira.
13.- Orioko Udalak eskubidea izango du aukeratutako lanak argitaratzeko.