Lupe Lekuona ipuinak kontatzen arituko da

Karkara 2016ko urt. 15a, 10:36

Lupe Lekuona ipuin kontalaria izango da urtarrilaren 19an, arratsaldeko 18:15ean, Orioko liburutegian. 5 eta 8 urte bitarteko haurrentzako ipuina kontatuko du.

Hondarribian jaio zen Lekuona, 1964an. Zazpi anai-arreba izanda, ume artean haztea tokatu zaio Lekuonari. Berak kontatzen duenez, amak, txiki-txikitatik galdera asko egiten zituela esaten zion eta askok erantzunik ez zutela. Erantzun horien bila abiatu nintzen, erantzun du.

Magisteritza ikasi zuen, eta umeekin lanean gustura aritzen zen arren, eskolako lanak utzi zituen. Hori bai, umeekin harremana izatez ez zuen utzi, ordutik ipuin kontalaria baita. Eta, urtarrilaren 19an, asteartearekin, Orioko udal liburutegian izango da, 18:15ean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide