Denboraleak barrako harriak mugitu ditu

Karkara 2016ko urt. 11a, 11:25

Alerta naranjan izan gara azken astean, eta gaur, alerta horian gaude. Itsasoa harro dabil, eta olatu zakar indartsuek barrako harriak mugitu dituzte.

Alertan izan gara azken egunotan. Pasa den astean hasi zen denboralea eta hiru, lau metroko olatuak izan dira Orion. Egun ilunak eta haizetsuak egin ditu. Alerta laranjak arrastoak utzi ditu Orion, barrako harriak mugitu egin baitira. Errio aldetik begiratuz gero, harriak ohiko tokian ez daudela ikus daiteke.

Dena den, dagoeneko baretu da eguraldia. Ostiralean hasi zen barealdia baina, gaur, eguraldi atsegina egingo duen arren, alerta horia dago ezarrita. Hego-mendebaldeko haize lasaia izango da eta, aurreko egunetan ez bezala, ez du euririk egingo gaurkoan. Ostarte ugari izango da, egunak aurrera egin ahala, gero eta gehiago. Itsasoan, aldiz, olatuak izango dira. Lau, bost metroko olatuak altxatuko dira 17:00etatik aurrera. Bi orduz, gutxi gorabehera. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide