Ate irekiak haurreskolan

Karkara 2016ko urt. 8a, 08:22

Urtarrilaren 12an, asteartean, izango da ate irekien eguna eta hilaren 11tik 15era matrikulazio epea

Maria Maestra haurreskolak ateak irekiko ditu datorren asteartean, urtarrilaren 12an. Haurreskola barrutik ezagutu nahi duenak 17:00etatik 18:00etara izango du aukera instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko eta informazioa jasotzeko.

Matrikulazio epea ere datorren astean izango da, urtarrilaren 11tik 15era, biak barne. Matrikulazioa egiteko haurrak dagoeneko jaiota izan behar du, eta orain matrikulatzen direnak martxotik aurrera hasiko dira haurreskolara joaten.

10 plaza libre daude haurreskolan momentu honetan: 7 plaza daude 0-1 bitarteko haurrentzat eta 3 plaza 1-2 urte bitartekoentzat.

Matrikula egin nahi duenak edo informazio gehiago nahi duenak haurreskolara jo beharko du. Honakoa da Maria Maestra haurreskolaren ordutegia: goizez, 8:30etik 11:00etara eta, arratsaldez, 13:00etatik 16:00etara. Telefonoz ere egin daitezke kontsultak, 943 89 06 25 zenbakira deituta, edo emailez, mariamaestra.orio@haurreskolak.eus helbidera idatzita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide