Zaragueta Herri Eskola ezagutu nahi duten horiek larunbatean izango dute horretarako aukera. Goizeko 10:30ean zabalduko dituzte ateak, nahi duten horiek guztiek eskolako instalazioak eta proiektua gertutik ezagutu dezaten. Ordu horretan, aurkezpen bilera ere egingo dute. Ondoren, eguerdiko 13:00ak bitarte egongo da eskola ikusteko aukera.
Zaragueta Herri Eskolan matrikulatu nahi dutenek urtarrilaren amaieratik otsaila hasierara egin beharko dute. Urtarrilaren 25ean, astelehenarekin, zabalduko da matrikulazio epea eta otsailaren 5ean itxiko da.