Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen izenean harriak mugitzeko deia egin dute Sarek eta Bagoazek. Larunbatean izango dira manifestazioak, Bilbon eta Baionan, arratsaldeko 17:00etan. Autobusa antolatu da Bilbora joateko, eta Kolon Txikin eman daiteke izena.
Iaz, manifestazioa bukatu eta 24 ordutara, Espainiako Auzitegi Nazionala horrela erabakita, bildutako diru guztia eraman zuen Guardia Zibilak. Aurten, gaizki ulerturik egon ez dadin, diru-biltze bakarra egongo da eta erraz identifikatzeko moduan egongo dira biltzaileak, petoak eta poltsak emango baitituzte.
Harriak mugitu eta presoak Euskal Herrira ekartzeko itxaropenez, ilusioz eta aldarrikapenez beti nahi dituzte kaleak. Eta, oriotarrak eta aiarrak ere animatu nahi dituzte Bilboko kaleak betetzeko.