Orio-Aiatik Usurbilerako trenbidea moztuta dago

Karkara 2016ko urt. 4a, 13:04

Tren zirkulazioa eten egin da Orio-Aia eta Usurbil artean. Arazoa bere onera itzuli arte autobus bidez eskainiko dute zerbitzua.

 Oriotik Usurbilera edo Usurbildik Oriora ezin da trenez joan. Zerbitzua moztu egin da, arazo bat medio. Arazoa, dena den, oraindik ez dute argitara eraman Euskotreneko arduradunek. Hortaz, bi geltokien arteko zerbitzua autobusez ari da eskaintzen Euskotren. Arazoa konpontzean zirkulazioa bere onera itzuliko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide