Aldaketan zirkulazioan krosa dela eta

Karkara 2015ko abe. 30a, 09:37

Bihar, Urtezahar egunean, abenduaren 31n, San Silvestre lasterketa izango da goizean, Orion. Horrez gain, urteko azken azoka ere izango da herriko plazan. Hori dela eta, aldaketak izango dira zirkulazioan.

San Silvestre lasterketa Arrantzale kalean hasiko da. Handik, Muntora joango dira korrikalariak. Muntotik Antilla kalera, hondartzara eta, berriz ere, Arrantzale kalera joango dira, lasterketa han bukatuko baita. Goizeko 11:30ean irtengo dira lehen lasterkariak, haurrak. Eta, 12:00etan, helduak. Bidegurutze horietan auto gidariek kontuz ibili beharko dute lasterketak irauten duen bitartean.

Herriko plazan azoka izango da. Eta, plaza, oinezkoentzat izango da goizeko 8:00etatik urtarrilaren 3ko iluntzeko 20:00ak arte. Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo da, beraz, ibilgailuak Kaiatik barrena sartuko dira herrina, baina, ezingo dute bide hori erabili herritik ateratzeko. Oriotik atera nahi izanez gero, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide