Euskadi-Maroko eskubaloi partida, Karelan

Karkara 2015ko abe. 28a, 21:48

Gizonezkoen senior mailako Euskadiko selekzioa Marokoko selekzioaren aurka lehiatuko da asteazkenean, abenduaren 30ean, Karela kiroldegian. Arratsaldeko 20:15ean izango da partida.

Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak Orioko Udalari partida hau Orion jokatzea proposatu zion. Udalak ez zuen duda egin, berehala eman zuen baiezkoa. Eta, hori dela eta, asteazken honetan Maroko eta Euskadiren arteko partida izango da Karela kiroldegian, 20:15ean. Sarrerak bost euro balioko du 16 urtetik gorakoentzat, eta debalde izango da 16 urtetik beherakoentzat.

Partidaz gain, entrenamendu ireki bat ere egingo dute bi selekzioek abenduaren 28an, astelehenean, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Sarrera librea izango da, doan; hortaz, edonork joan ahal izango du. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide