Kalez kale kantu saioan izango direnez, osteguneko azoka lekuz aldatuko da. Ikastola ondoko plazan izango da, hortaz, azoka, ostegun honetan. Horrez gain, abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingi plazara datozenez, herriko plaza itxi egingo da ibilgailuentzat.
Zehatz adierazita, honako aldaketa hauek egingo dira ibilgailuen trafikoari dagozkionak:
- Herriko plaza oinezkoentzako izango da abenduaren 24ko goizeko 08:00etatik abenduaren 27ko 20:00ak arte.
- Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo da.
- Ibilgailuak kaiatik barrena sartuko dira herrira eta debekatua izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.
- Herritik ateratzeko, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.