Argiztapena sortzeko bizikletan pedalkadak emateko aukera

Karkara 2015ko abe. 28a, 11:21

Bi egunez izango da argiztapen autogeneratua eta parte hartzailea Orion. Lehendabizi abenduaren 30ean, eta, bigarrenez, urtarrilaren 4an.

Bizikletak izango dira abenduaren 30ean eta urtarrilaren 4an Orioko plazan. Ez dira ohiko bizikletak izango, ordea, sortzen duten energiarekin plazako bi zuhaitz argitatuko baitira.

Ekintza 2-6 eta 6-13 urte bitarteko haurrentzat antolatu da. Guztira sei bizikleta izango dira plazan eta haur eta gurasoei dei egiten zaie bizikleta ibili eta argiak pizten laguntzera joateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide