Gaztain jana, Ikastolak antolatuta

Karkara 2015ko abe. 25a, 11:17

Aurten ere, ohi bezala, gaztain jana antolatu du Orioko Herri Ikastolak. Abenduaren 27an izango da, pergolan.

Ohiturari eutsi dio beste behin Ikastolak. Aurten ere gaztain jana antolatu du, eta igande honetan, abenduaren 27an, izango da. Arratsaldeko 18:30ean gaztain erreak banatzen hasiko dira.

Horrez gain, estalpe, euskal-jantzi eta Gabonetako abestien lehiaketa ere izango da egun berean, gaztain jana baino lehen. Aurretik egingo diren ekintza horiek Talaimendik antolatu ditu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide